Bizikletak autobus eta tranbia karriletatik igaro ahalko dira

hirinet 2013ko uztailaren 18a

BIZIKLETAK-(1)Gasteizko Udalak irailean onestiko du Trafikoko Ordenantza berria, atzo talde guztiek onartu ondoren. Ordenantza berri honek bizikleten inguruko araudia berrituko du gehien bat.

Berrikuntzarik nabarmenetariko bat bizikletak autobús, tranbia edo serbitzu publikorako bereizitutako karriletatik igaro ahalko dutela izan da. Bizikletak ez ezik, motorrek ere erabili ahalko dituzte karril berezi hauek, betiere trafikoaren arintasuna bermatzeko beharrezkoa den kasuetan.


Horrez gain, hiri barnean ez de beharrezkoa izango kaskoa eramatea, baina 30eko guneetan (trafiko lasaiko guneetan) eta kaleen zabalera 3m baino estuagoa denean galtzadatik ibili beharko dira. Aldi berean, dekretu bidez arautuko da oinezkoentzako kaleen zirkulazio ordutegi eta ibilbidea.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago