Orain arte, abonamenduak bakarrik igerileku estali, Mendizorrotzako eta Gamarrako kirol instalazioetara sartzeko eta kirol ikastaroetan beherapenak eskuratzeko balio zuen.
Hori ez ezik, kirol zein kultura jardueren eskaintzak handitu egin dira. Berreskuratu egin dira osasuna sustatzeko ikastaroak eta jarduera artistikoetarako hastapen-ikastaroak. Kirol arloan, G-Pump izeneko jarduera berria eskainiko da eta kultura arloan orain arte eskaini ez diren ekintza berriak eskura egongo dira; familia guztiari zuzendutako jarduerak eta haurrentzako ekintzetan ingelesa sustatzen den aldi berean.
Informazio gehiago: Jarduerak eta ikastaroak Gizarte Etxeetako eta Kirol Instalazioetako Sarean
Datorren urteko gizarte etxeetako jarduerek berrikuntzak aurkezten dituzte. Alde batetik, aurreko urteko plaza kopurua %20an handitu da, 30.000 plaza gehio eskeiniz. Beste aldetik, udal instalazioetarako abonamenduak %40ko deskontua egingo du jarduera hauetan izena ematen dutenentzat.