18 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako lanek gizarte-parte hartzearen inguruan jardun beharko dira, adibidez, boluntario lanetan aritzearen alderdi positiboak azpimarratuz edota egungo egoera latzei aurre egiteko aurrera eramaten diren lanen garrantziaz arituz.
Bideo guztiak ezingo dute 3 minututako luzera gainditu eta euskeraz zein gaztelaniaz egin daitezke. Gazteleraz egitekotan, euskarak presentzia minimo bat izan beharko du. Talde lanak izan beharko dira (gutxienez bi pertsonen taldeak) eta irailaren 15a baino lehen izena eman.
Parte hartzaileen artean bi sari banatuko dira, bata 1000 eurokoa eta bigarrena 300 euroko, biak ‘parte-hartze edo gizarte-proiektu batean parte hartzeko. Ikusleen artean 100 euroko beste sari bat zozketatuko da bidezko merkataritza edo nekazaritza ekologikoko saltoki batean gastatzeko.
RECacciona. Parte hartzeko garaia da!
Informazio gehiago: RECacciona
Izen-ematea: ekainaren 15etik irailaren 15era.
Bidalketa: ekainaren 30etik irailaren 30era.
Bozkaketa: irailaren 30etik urriaren 15era.
Irabazleen jakinarazpena: urriaren 30a baino lehen.
Sari banaketa: azaroaren 30a baino lehen.

‘RECacciona. Parte hartzeko garaia da!’ izenpean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gizarte-parte hartzea bultzatzen duen bideo lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketak elkargintzaren garrantziaz kontzientziatzea eta gazteen parte-hartzea eta antolatzea sustatzea bilatzen du.