Marotok Santiago eguna jai izateko eskaera egin du

hirinet 2013ko uztailaren 17a

DiaBlusa_ajosJavier Maroto, Gasteizko alkateak, eskaera ofiziala egin dio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, Juan María Aburtori, Santiago eguna (uztailak 25) eta Andra Mari Zuriaren eguna (abuztuak 5) jai egunak izateko datorren urtean.


Pasadan astean, Eusko Jaurlaritzak 2014 urterako egutegia onetsi zuen. Honen arabera, Santiago eguna ez litzateke jaiegun ofiziala izango Euskadi mailan. Beraz, Gasteizko Udalaren eta Arabako Diputazioaren esku geratuko litzateke jai izatea edo ez, izan ere, erakunde bakoitzak jaiegun bat ezarri dezake. Diputazioak San Prudentzio eguna (apirilak 28) aukeratu du eta Udalaren esku geratzen da Santiago eguna edo Andra Mari Zuriaren eguna jai izatea.


Marotok aurten jai izan den urriak 25 (Euskadiko eguna) indargabetuta geratuko delaren uste sendoa du eta, ondorioz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari eskatu dio kontuan hartzeko bai uztailak 25 zein abuztuak 5 hiriarentzat duten garrantzia datorren urteko jaiegunak adosterako orduan.

 

Irudia: Gasteizko Ibiltariak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago