Emakumeentzako II. 'Green Capital' pala txapelketa

hirinet 2013ko uzt. 17a, 09:26

pala

 

Atzo, uztailak 16, hasi zen emakumeentzako II. ‘Green Capital’ pala txapelketa Foru enparantzan. Abuztuaren 5a arte 14 bikote arituko dira lehian elite eta promesa kategorietan. Uztailak 18, 23, 25 eta 30ean jokatu dira kanporaketak eta abuztuaren 1etik 5era, finalak.


Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen zinegotziaren, Alfredo Iturricharen, hitzetan “Udalak denentzako kirola sustatu nahi du”. Emakumeentzako lehiaketa hau eta udan zehar antolatuko diren beste zenbait txapelketa Udalaren eta Pilota Federazioaren artean sinatutako hitzarmenaren fruitu dira.


Urtero bezala, jaien programaren barruan profesionalentzat zein amateurrentzat lehiaketak antolatu egingo dira. Amateurrak (kadete, gazte eta senior kategorietan) “Andre Maria Zuria” torneoaren XVIII. edizioan lehiatuko dira uztailaren 23tik abuztuaren 9ra. Profesionalei dagokionez, bost eguneko txapelketa antolatuko da Gasteizko jaietan, baina oraindik ez da programarik kaleratu.


Emakumeentzako II. ‘Green Capital’ pala txapelketa


Non? Foru enparantzan

Noiz? Kanporaketak: uztailak 16, 18, 23 eta 25

 Finalak: abuztuaren 1etik 5era

 

Irudia: Gasteizko Udala

 


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide