Uztailaren 20ko ekitaldian, oihalez eta artista plastikoz beteko dira hirigune historikoko kaleak kultur eta arte arloko lehiaketa hau medio. Artistek oinezkoekin partekatuko dituzte lan egiteko modua, lanak eta hiri paisaia ikusteko duten modua. Aurtengo edizioan Done Jakue bidea izango du ardatz.
Arratsaldez, lan guztiak ikusgai izango dira Arkupeko ibilbidean eta 19:30ean, sariak banatuko dira Andre Maria Zuriaren plazan.
Izen-ematea: Uztailaren 8tik 18ra bitartean (bi egun horiek barne) www.vitoria-gasteiz.org web-orrian, 010 telefonoan -Gasteiztik kanpotik deituz gero 945-161100 telefonoan.
Oinarriak: 'Vitoria-Gasteiz' Aire Zabaleko VII. Pintura Lehiaketa
Gasteizko Udalak Aire Zabaleko pintura lehiaketaren edizio berria deitu du uztailaren 20rako. Teknika librea da eta gaia "Done Jakue bidearekin zerikusia duten Hirigune Historikoko txokoak". Lehiaketan hiru sari (1.600 eurokoa, 1.400 eurokoa eta 1.200 eurokoa) emango dira eta horretaz gain, 500 euroko bi akzesit egongo dira saririk jaso ez duten bertako artistentzat.