‘Hegaztiak eta haien bizitzen kolorea’ erakusketa Atarian

hirinet 2013ko uztailaren 15a

hegaztiak-atariaAtaria Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroan Juantxu García artista burgostarraren “Hegaztiak eta hain bizitzen kolorea” argazki erakusketa ikus daiteke.  Hegaztien 25 argazki biltzen ditu erakusketak, zeinetan bereziki haien luma eta koloreei eman zaie garrantzia, natura ingurunean bizirik irauteko estrategien parte diren heinean.

 

Irudiak hartzeko digiscoping teknika erabili du artistak, hots, objektibo digitalaren ordez teleskopioa erabiltzean datzan teknika. Horri esker nabarmen handiago ikus daitezke irudiak, eta ohiko argazkigintzan baino askoz distantzia handiagotik egin daitezke hegaztien argazkiak. Kolore handiko erakusketa da, ikusgarria argazkietako hegaztien tamaina handituagatik.


Erakusketa irailaren 8ra arte egongo da ikusgai.


Informazio gehiago: Ataria


 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago