2000 atzerritarrek utzi dute Araba azken urtean

hirinet 2013ko uztailaren 15a

atzerritarrakAraba izan da azken urtean atzerritar gehien galdu dituen euskal probintzia. Zehazki, %6,6ko beherakada jasan du, urtarrilean biztanleen erroldan 28.236 atzerritar izatera helduz. Hala ere, hiru probintzietatik Araban da atzerritarrek pisu demografiko handiena duten lurraldea, guztira %8,8a. Bizkaian, berriz, %6,4 eta Gipuzkoan %6,5.

Kolombiarrak, ekuadortarrak eta brasildarrak dira jaioterrira gehien itzuli diren nazionalitateak. Marokoarrek osatzen dute, bestalde,  atzerritar talderik handiena bigarren urtez, Araban beste lurraldeetan baino gehiago izanda. Hauekin batera, asiarrak dira 2003tik hazi egin den beste kolektibo bakarra.


Euskadi mailan 2012ko urtarrilean 151.894 atzerritar izatetik, 148.165 izatera igaro da aurtengo hilabete beran, %2,5eko beherakada nabarituz. Adituen esanetan, krisia da beherakada honen arrazoi nagusia.

 

Argazkia: Noticias de Álava

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago