Erakusketak fakultatetik ateratzen diren artista berrien lanak aurkeztea bilatzen du, osatzen duten kolektibo berria ezagutaraziz, beti ere ikasle bakoitzaren berezko nortasuna kolektibitasunean galdu gabe. Itxaso Mendiluze koordinatzailearen hitzetan “erakusketa honek ez du gai baten inguruan talde batek egindako lanak erakutsi nahi, baizik eta artista berriak ordezkatzeko aukeratu diren artisten lanak aurkeztea”.
NON STOP erakusketa Gasteizko Udalaren eta unibertsitatearen artean sinatutako elkarlan hitzarmenaren lehenengo ekintza da. Hitzarmen honek bi erakundeen arteko kolaborazioa sustatzea du helburu, baita ikasleen lana eta kalea elkartzea ere.
NON STOP
Non? Montehermoso Jauregiko lehenengo solairuan
Noiz? Uztailaren 12tik urriaren 6ra
Artistak: Celia Eslava, Elena Fernández Rico, Pau Figueres, Lara Montoya, Cristian Villavicencio, Into your mind kolektiboa eta Cássio Markowski.
Montehermoso jauregiak EHU-ko Arte Ederretako ikasle batzuen lanak aurkeztuko ditu NON STOP erakusketan. Ikusgai dauden obrak epai-mahai batek aukeratu zituen aurkeztu ziren 33etatik.