Frankismoaren zigorgabetasuna salatzea helburu

hirinet 2013ko uzt. 12a, 14:36

frankismoa-kontzentrazioaFrankismoa epaitzeko kereilen aldeko euskal plataformak kontzentrazioa antolatu du datorren ostegunean, hilaren 18an. Franco jeneralak 1936ko uztailaren 18an zuzendutako altxamendu militar faxistaren 77. urtemuga dela eta, 20.00etan deitu dute mobilizazioa Gasteizko Katedral Berrian. Frankismoaren zigorgabetasuna salatzeaz gain, plataformak ohar batean adierazi duen moduan, Argentinan María Servini de Cubría epaileak aurrera eramaten ari duen kereila babestea ere izango dute xede.

Modu berean, “frankismo garaian giza-eskubide urraketak, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak epaitzeko Euskal Herrian dagoen aldarrikapena” kalera aterako dutela iragarri dute, “azken asteotan Bilboko manifestazioan edo Iruñeako German Rodriguezen omenaldian egin den bezala”.


Helarazitako oharrean azaltzen dutenez, kontzentrazioa burutzeko katedrala aukeratu izanak “badu bere arrazoia”. Izan ere, 1969an Gasteizko Katedral Berriaren kontsakrazioan presente egon zen Franco eta diktadoreari babesa ematen, besteak beste, diktaduraren ministroak, apezpiku ugari eta Paulo VI.aren Aita Santuaren ordezkari bezala Vaticanotik etorritako Dell’Acqua kardinala egon ziren. “Frankismoaren goraipamen ikaragarri hura gaur egun arte mantendu da, Katedral barruan zizelkatuta dagoen ezkutu frankista erraldoiak ikusgai jarraitzen duelako”, jakinarazten du plataformak. Halaber, ezkutu honek “Euskal Herriko sinbologia frankistaren Lotsaren Katedrala” bihurtzen duela gaineratzen dute.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide