Maia, pozik

hirinet 2013ko uztailaren 11

ikurrinasanferminIruindarra naiz jaiotzez (nahiz arabarra adopzioz), eta, urtero bezala, uztailaren 6ko hamabietarako hamar minutu eskas falta zirenean, telebista piztu nuen, txupinazoaz (urrutitik) gozatzeko. Begiak harritu zitzaizkidan, eta barre egin nuen, ikurriña ikustean: nola demontre lortu zuten horra igotzea, eta zeinen perfektu kalkulatu zuten non jarri!

 

Baina atsekabeak berehala hartu zion lekua irribarreari: ikurriñarekin identifikatzen ez diren nafar horien azalean jarri nintzen – eta, gustatu edo ez, gehiengoa dira gaur egun-, eta une hartan senti zezaketen amorruaz jabetu nintzen.


Ez naiz hasiko ikurriña erraldoi bat jartzea zilegia den edo ez aztertzen; kontua da zer lortzen den horrekin. Nafarroako gizartea oso zatituta dago euskal sentimenduari dagokionean. Eta horrelako ekintzek, nire ustez, ez dute euskaldun sentitzen ez direnak euskal kulturara hurbiltzen; aldiz, bi aldeen arteko hesia altuagoa egiten dute.


Iruñako alkatea pozik dagoelakoan nago. Sanfermin hauetan UPN partiduaren kontrako protestak esperoko zituen (merezi zituen), gehienbat. Egon, egon dira: santuaren prozesioko txistuak, zezen plazako “UPN kanpora”-k, peñen pankartak... Baina guztion ahotan (telebistatan,egunkaritan…) egon dena txupinazoaren atzerapena izan da.

 

Egilea: Saioa Ferro

 


Saioa Ferro

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago