Atleta beteranoen txapelketa Gasteizen

hirinet 2013ko uzt. 11a, 12:18

veteranos_txikiaUztailaren 12tik 14ra egingo die harrera Gasteizek atleta beteranoei (30 urtetik gorakoak). Mendizorrotza izango da aurtengo Espainiako Beteranoen XLVIII. Atletismo Txapelketaren egoitza.


Izen emateko epea itxita, 900 atletek hartuko dute parte lehiaketan. Parte hartzaileek proba batean baino gehiagotan jardun dezaketenez, guztira 2000 inskripzio egon dira. Modu honetan, Gasteizen baita antolatu zen 2009ko edizioko marka gainditu da, urte horretan 1690 izen eman baitziren.


Estatuko Autonomia Erkidego guztietako parte hartzaileek domina irabazteko aukera daukate, ez ordea delegazio internazionaletako kideek. Kirolari frantziarrek, italiarrek, uruguaitarrek, kolonbiarrek eta estatu batuetarrek lehiaren maila igoko dute nahiz eta podiumetik kanpo geratu.


Espainiako Beteranoen XLVIII. Atletismo Txapelketa


Noiz? Uztailaren 12tik 14ra


Non? Mendizorrotzako atletismo esparruan


Ordutegia:

Goizez: 10:00etatik 13:45era

Arratsaldez: 17:00etatik 22:00 zein 22:45era

 

veteranos_cartel

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide