Abian da aurtengo Gasteiz Cup

hirinet 2013ko uztailaren 11

gasteiz_cupPasadan uztailak 7n hasi zen Gasteiz Cup futbol taldeak antolatzen duen Gasteiz Cup torneoa. Bere 18. edizioan Mexikoko, Frantziako, Espainiako, Ugandako eta Indiako taldeak elkartuko ditu aurten Betoño eta Adurtzako futbol zelaietan. Guztira 10 eta 19 urte tarteko 700 gazte bildu dira.


Ostiral eta larunbatean jokatuko dira lehiaketaren finalak eta igandean bertan amaituko da aurtengo edizioa.

 

Urte honetako edizioak berezitasun bat aurkezten du. Indiako taldea, neskek osatua, Yuwa ONGaren lanari esker osatu da. Neska gazte hauek talde baten kide izatea, ikasketa batzuk jasotzea eta bidaiatzea da ekimenaren helburua, euren jatorrizko herrialdean jasaten duten egoera kontuan hartuta.


Urtero bezala, futbolaz gain antolatzaileek talde kanpotarrentzat ekintza desberdinak antolatu ditu. Alde batetik, jarduera kulturak eskaintzen dira, hala nola, alde zaharreko zein eraztun berdeko bisita gidatuak eta, bestetik, aisialdi-jarduera desberdinak (diskoteka, delegatuen afaria, umeentzako jolasak…).


Gasteiz Cup

Non? Betoño eta Adurtzako futbol zelaietan

Noiz? Uztailak 7tik 13ra

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago