Argazki-neorrealismoa Amarika Aretoan

hirinet 2013ko uztailaren 11

colleccion_alcobendas-copiaAmarika aretoak eskaintzen duen neorrealismoko argazki erakusketak gaur irekiko ditu ateak. Irailaren 29ra arte, ikusleek Alcobendas Kolekzioko argazkietaz gozatu ahalko dute.

Joan Colom, Ramón Masats, Gabriel Cualladó, Carlos Pérez Siquier eta Francesc Català Rocaren lanek, besteak beste, osatzen dute 52 argazkiko erakusketa hau. Manuel Sonseca zuzendariaren hitzetan, erakusketak neorrealismo espainolaren lanak berreskuratzea du helburu.


Obra guztiek gerraostearen gaia lantzen dute, dokumentalismo kutsu batez. Artista bakoitzak bere estiloa jarraituz irudikatu zuen garai horretako egunerokotasun latza.

 

‘Neorrealismo fotográfico en la colección Alcobendas’

Non? Amarika Aretoa

Noiz? Uztailak 11tik irailak 29ra

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 19:00tik 21:00ra

Larunbatetan: 12:00etatik 14:00ra eta 19:00tik 21:00ra

Igande eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00ra

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago