Hiru txirrindularietatik bik araudia betetzen du

hirinet 2013ko uzt. 11a, 09:39

BIZIKLETAK-(1)Ekainaren 10etik 30ra udaltzaingoak garatu duen 30eko eremuei buruzko informazio eta kontrol kanpainak emaitza onak azaldu ditu. Haien hitzetan, hiru txirrindularietatik bik esparru egokitik ibiltzen dira, galtzadatik hain zuzen.

Bizikletaz aritzen direnak ez ezik, kanpainak kotxe gidariei zuzenduta zegoen ere, “30eko eremuetan bizikleten zirkulazioa ez eragozteko beharraz konbentzitu nahi baikenituen”, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Castellanosek. Guztira, 147 kontrol gauzatu ditu udaltzaingoak kanpainaren hiru asteetan 30eko 9 eremuetan, 3130 bizikleta eta 1735 automobil kontrolatuz.


Kanpainak udazkenean jardunean hasiko den ordenantza berriaz informatzeko eta kontzientziatzeko helburuarekin eraman da aurrera. 30eko esparruetan jarri da arreta gehien, izan ere, datuen arabera galtzadatik joatea da txirrindulariek gehien urratzen duten araua. Bigarren arau-hauste nagusia semaforoa gorriz gurutzatzea da eta hirugarrena, aurrikularrak jarrita ibiltzea.


Bestalde, kotxeei dagokionez, bi dira betetzen ez diren arauak. Batetik, galtzadetan bizikletentzat kontrako norabidean prestatutako esparruak ez errespetatzea bertan kotxeak aparkatuz eta, bestetik, bigarren lerroan aparkatzea.


Herritarren Segurtasunaren zinegotziaren iritziz, “datuek erakusten dute txirrindulariek ulertu dutela 30eko eremuetako galtzadak seguruak direla, hiritik azkarrago ibiltzea ahalbidetzen baitiete segurtasunik galdu gabe, eta oinezkoei dagokien lekua utziz.”

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide