EH Bilduko zinegotziek haizatu dute salaketa, eta horrelako programazio elebakarraren aurka jo dute. Dena den, horren alternatiba ekintza elebidunak eskaintzea dela uste badugu oker gaude, nire ustez.
Beste alor batzuetan ere gertatzen da.
Ingurumen-hezkuntzarako bederatzi jarduera eskaintzen ditu Udalak aurten. Horietatik zazpi elebidunak, bi gaztelaniaz eta euskaraz bat ere ez.
Haur-gazteen jarduera askotan ere gauza bera irakurtzen dugu: euskaraz eta gaztelaniaz. Eta badakigu horrelakoetan zer gertatzen den, arrain handiak beti jaten baitu arrain txikia. Euskarari espazio propio eta esklusiborik eman ezean, akabo. Ez dezagun gero tonto-aurpegia jarri ikerketa soziolinguistikoetan gaztetxoek zergatik ez duten euskara erabiltzen galdetzen dutenean. Hauxe dugu joko-zelaia, nagusiki, eta ez Araba Euskaraz eta horrelako makrofesta jendetsuak. Horiek ere beharrezkoak dira, baina hemen jorratu ditudanak beharrezkoago, zalantzarik gabe. Eta, tamalez, ez zait iruditzen behar beste asaldatzen garenik.
Egilea: Martin Rezola
Sarean