Mintzalaguneko beteranoetako bat zaitugu, zerk bultzatu zintuen parte hartzera?
Programa hau Gasteizen hasi zenean euskaltegian nintzen eta hasieratik ekimena interesgarritzat jo nuen, uste bainuen mintza zela garai horretan nuen ahuleziarik handiena. Horregatik, mintzalagunean ia pentsatu gabe izena eman nuen eta orain konpainia onarekin pasatzeko era bat bihurtu da.
Mintzalaguneko hazkundea bizi izan duzu, zer aldatu da urte hauetan guztietan?
Hazkundeak berak ekarri dituen gauzak. Hala nola, ekintza osagarrien aldaera eta parte-hartzaile eta koordinatzaileen kopurua. Bestetik, antolakuntzarekin zerikusia dutenak ere. Esaterako, orain taldeak antolatzea eta kuota ordaintzea errazagoa dela iruditzen zait. Hori bai, ikasturteko hasiera-jaiko pintxoen kalitatea azken urteotan jaitsi egin da, krisiak eraginda ziur asko (kar, kar, kar).
Aldatu ez dena behintzat zure hasierako taldea da, ezta?
Bai, aldaketaren bat edo beste egon da, baina taldearen muina mantendu egin da.
Zure Mintzalagun kideen inguruan...
Oso jatorrak eta zintzoak dira, konpromiso handikoaz. Ostegunero elkartzen gara eta ezin badira etorri abisatzen dute.
Eta zuri buruz oraindik ez dakiten zerbait?
Urrian esango diet, edo hobeto esanda, Gasteizko jaietan, GEUko txosnan laguntzeko elkar ikusiko baitugu.
Oporretan, mendia edo itsasoa?
Biak ahal bada. Oraingoz, zorionekoa izan naiz horri dagokienez.
Liburu bat?
The Godfather (Aitapontekoa, El Padrino).
Eta, film bat?
The last of the Mohicans (Azken Mohikanoa, El Ultimo Mohicano).
Zein ekintza osagarritan parte hartu duzu azkenaldian?
Ardo dastatzean. Ekintza benetan dibertigarria.
Gasteizko txoko bat, zergatik?
Gasteiz hiri aparta da bizitzeko, baina zokoren bat aukeratu behar izango banu, erdigunea izango litzateke. Paseoan ibiltzen naizenean beti saiatzen naiz hara joaten.
Euskaraz bizi daiteke Gasteizen?
Oraindik zaila izan arren, aurrerapen handiak egin dira azken urteetan.
Gasteizko Mintzalagunaren sorreratik dabil Sergio Ampudia eta ordutik, aldaketaren bat egon bada ere, orain dela sei urte ezagutu zituen mintzakide berdinekin elkartzen jarraitzen du astero. Gurasolaguna aldaera martxan jarri bezain laster, honetan ere izena eman zuen; beraz, egun, bi taldetan aritzen da. Jatorriz bilbotarra bada ere, Gasteiz hiri aparta iruditzen zaio eta bereziki, erdialdea du gustuko.