Bi sari emango ditugu; argazki berezienak Artium-eko dendak eskainitako DIANA Lomography argazki kamera eta osagarriak irabaziko ditu eta jasotzen ditugun argazki guztien artean, liburu eta disko sorta zozketatuko dugu.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ditzake.
Anima zaitez eta harrapa ezazu klik batean #udagasteizen!
SARIAK
- Argazki berezienaren saria: DIANA Lomography argazki kamera + osagarriak
ARTIUMeko dendaren eskutik
- Argazki guztien artean zozketa: Liburu eta disko sorta
Jasotako argazki guztien artean zozketatuko da
Argazkiak bidaltzeko hiru modu daude:
Whatsapp bidez: 688 69 17 19
Posta elektronikoz: erredakzioa@hirinet.net
Twitter bidez: @hirinet aipatuz eta #udagasteizen hastag-a erabiliz
Epea: Irailaren 21a
Udako II.argazki lehiaketaren OINARRIAK

Laguntzailea:
Artium denda

Udako argazkien II.lehiaketa antolatu du Hirinet-ek. Aurtengo gaia #udagasteizen izango da, hortaz, parte hartzeko ez duzu zertan hondartza xarmangarri batera bidaiatu behar; Gasteizen bertan (edo inguruetan) egindako argazkiak ikusi nahi ditugu. Har ezazu kamera (edo telefonoa) eta irudi baten bidez kontaiguzu nolakoa den zure uda Gasteizen. Oso erreza izango da argazkia bidaltzea eta posta elektronikoz ez ezik, whatsapp edo twitter bidez bidaltzeko aukera emango dizuegu aurten.