‘Komikiak ere euskaraz’ lehiaketa, Saure argitaletxearen eskutik

hirinet 2013ko uztailaren 8a

saure-komiki-lehiaketaSaure argitaletxeak euskarazko idazketa bultzatzeko ekimen berri bat abiarazi du. Oraingo honetan, lehiaketa bat antolatu du, komikiak eta euskara elkarrekin lotu nahirik. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra 14 urte edo gehiago izatea da eta testuak, nola ez, euskaraz idatzi beharko dira, online.

 

Lehiaketaren funtsa, azken batean, komiki batzuei testua jartzea izango da, istorio bat kontatzeko, aurretiaz emandako marrazki batzuk baliatuta. Idazketa-lanaren ondoren, parte-hartzaileei galdetegi bat emango zaie, arlo horretan duten ezagutza-maila ebaluatzeko.


Epaimahaiak gidoiaren originaltasuna, sormena (hitz-jokoak, ironia, irudimena…) eta testuaren gramatikaltasuna hartuko ditu aintzat, sariak nori eman ebazteko orduan. 10 lanik onenak egiten dituztenei sari bana emango zaie. Lehenengo saria 300 euro, diploma eta ekomiki bat izango da; bigarrena 200 euro, diploma eta ekomiki bat; hirugarrena 100 euro, diploma eta ekomiki bat; eta laugarrenetik hamargarrenera bitartekoak, ordea, diploma bana eta ekomiki bana.


Lehiaketan parte hartzeko azken eguna urriaren 18a izango da.


Informazio gehiago: ‘Komikiak ere euskaraz’ lehiaketa

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago