Lasterketa osoan zehar lehenengo postua defendatzen aritu da arazo gehiegirik gabe. Izan ere, bigarren postuan heldu den Jan Raphaelek, Llanos baino zazpi minutu t’erdi beranduago gurutzatu du helmuga eta hirugarren izan den Bas Diederenek hamabi minutu beranduago. Atletaren esanetan, lasterketaren amaierako maratoia izan da zatirik zail eta gogorrena, baina hala ere 7 ordu, 59 minutu eta 58 segunduko denbora egitea lortu du.
Enekok denboraldi ezinhobea egin du aurten. Parte hartu duen sei lehiaketetan podiumean egotea lortu du, horietako hiru irabaziz: Melbourneko Ironman-a, Frankfurtekoa eta Zarauzko triatloia.
Garaipen honen ondoren, abuztuan entrenamenduei berriro ekingo die Hawaiko Ironman-a prestatzeko, urriak 12an hasten dena.
Eneko Llanos gasteiztarra Europako Ironmaneko txapeldun bihurtu da Frankfurteko lehiaketa irabazi ostean. Irabazi ez ezik, marka garrantzitsua lortu du lasterketa zortzi ordu baino gutxiagoan amaitzean.