Lau egunetan zehar, gaueko hamarretatik aurrera igorritako lanek sari desberdinak jasotzeko aukera izango dute. Lehenengo bi saridunak María Senderos kazetariak, Humberto Gutierrez humoristak eta Aitor Arregui Mondragon unibertsitateko irakasle eta guionistak osatutako epai-mahaiak aukeratuko ditu, 1200€tako lehenengo sari bat eta 600€tako bigarren bat banatuz. Hirugarren saria, 500€koa, ikusleen esku geratzen da.
Saridunetako bat aukeratzeaz gain, ikusleak protagonista bihurtuko dira “Zure bizitzako 5 argazkirik onenak” jolasarekin eta “Yo también me flipo cantando en el coche” lehiaketarekin.
Korterrazak egiten duen eskaintza borobiltzeko kontzertuak eskainiko dira Andra Mari Zuriaren plazan. Laburmetraien emanaldien aurretik Srta. Escarlata gasteiztarrak edo Capitán Elefante bizkaitarrak arituko dira, besteak beste.
Korterraza
Noiz? Uztailaren 10etik 13ra
Non? Virgen Blanca tabernan

Informazio gehiago: Korterraza jaialdia
Laugarren urtez gasteiztarrek Andra Mari Zuriaren plazan Korterrazak eskaintzen dituen laburmetraietaz gozatu ahalko dute uztailaren 10etik 13ra. Kultura Kalean! elkarteak antolatzen duen ekitaldiaren edizio berri honek aurreko urteetako programazioa handitu egin du, laburmetraietaz gain, arabar zinemari buruzko mahai-inguru bat antolatuz, Beñat Fontaneda eta Kepa Sojoren lanak aurkeztuz eta ikusleei zuzendutako bi ekimenekin.