Lehenengo hitzordua uztailaren 5ean izango da Unexpected taldearen eskutik eta Jazzaharrean jaialdiaren programaren baitan. Bartzelonako hirukoteak jazz doinuak jarriko ditu Ilunabarrean programaren lehenengo saio honetan.
Hurrengoetan, aldiz, pop-rockak eta indie musikak hartuko dute bere lekua. Uztailaren 12an bere konposizioei eta jotzeko moduari esker estilo propioa eta berezia duen Muy Fellini bikote nafarra izango dugu ikusgai. Uztailaren 26an Vanpopel gipuzkoarrek eta Bilboko El Capitán Elefante taldeak emango diote amaiera Ilunabarrean programaren bosgarren edizioari.
Uztailaren 19rako proposamen berezia dakarkigu Ilunabarrean programak, izan ere, ‘CHANGE: Imagine Change The Storm‘ jaiaz gozatzeko parada izango da eta bertan musikaz lagundutako proiekzio-sail bat izango dute bidelagun ikus-entzuleek musikaren eta ikus-entzunezkoen ikonografiaren beste aldeko ibilaldian. CHANGE jai bat ez ezik azken hamarkadotako ikonografiara eta musikara hurbildu eta itzultzeko modua ere bada.
Ilunabarrean
Noiz? Uztaileko ostiraletan, 22:00etan, Artiumen kanpo aldean
Uztailaren 5ean, Unexpected, kontzertua
Uztailaren 12an, Muy Fellini, kontzertua
Uztailaren 19an, CHANGE: Imagine Change The Storm, musika eta ikus -entzunezko ikuskizuna
Uztailaren 26an, Vanpopel eta El Capitán Elefante, kontzertua
Sarrera doan

Informazioa gehiago: www.artium.org
Uztaileko ostiraletan musika eta ikus-entzunezkoak aire zabalean antolatu ditu Artium zentro-museoak, beti ere, eguraldiak baimentzen baldin badu. ‘Ilunabarrean’ programaren bosgarren edizio honetan Unexpected, Muy Fellini, Vanpopel eta El Capitan Elefante taldeen kontzertuak eta azken hamarkadotako musika eta ikonografia gogora ekarriko dituen Change jaia eskainiko zaizkie gasteiztarrei.