Gasteizko jaietan GEU txosnan txanda egiteko prest?

hirinet 2013ko uztailaren 4a

txosnageu2013Aurten berriro ere GEU elkarteak Gasteizko jaietan txosna jarriko du Matxete plazan.

Aukera ezin hobea izango da elkartea ezagutarazteko, ekimen ezberdinak garatzeko finantzazioa lortzeko eta, azken batean, euskararen inguruan mugitzen garenok elkar ezagutu eta jai giroan tarte on bat pasatzeko.

Honek, nola ez, lan handia eskatuko du. GEU elkartean dagoeneko horretan gabiltza baina zuen laguntza ezinbestekoa da.

Txosnaren ordutegia betetzeko lan txandak antolatu ditugu eta horietakoren batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Biziki eskertuko du GEU elkarteak eta euskarak zuen laguntza!!!


Lanerako prest baldin bazaudete, hau da, txandaren bat betetzera animatzen bazarete  ondoren aurkezten dizuegun egutegian aukeratu hobekien datorkizuen ordua eta eguna.


Ondoren geutxosna@gmail.com helbidera idatzi edo 945-222153 telefonora deitu, eguna, ordua eta pertsona kopurua zehaztuz eta kontakturako izen eta telefono zenbakia adieraziz.

 

Txandak-Egutegia-2013

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago