Araba Tran, erdi trena erdi tranbia

hirinet 2013ko uztailaren 4a

tranbiaehbildutxikiEH Bilduk Araba Tran proiektu berria aurkeztu du, Altsasutik Mirandara doan egungo tren korridorea erabiltzen duena garraio zerbitzua, hain zuzen. Araban aldiriko trena bezala funtzionatuko luke, Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke.

 

“Tren soziala da. Egunero pertsonak zein merkantziak modu eraginkorrean garraiatzen duen trena eta, era berean, ekonomikoki bideragarria den garraioa”, azaldu du EH Bilduk. Horretarako, egungo korridoreak dituen zortzi geltokiei beste hamabi jartzea planteatzen du EH Bilduk. Gasteizen, esaterako, trenbidea tranbiaren adar berria egiteko aprobetxatu nahi dute.


Modu honetan, Gasteiztik kanpo Arasur, Armiñon, Subillabide, Aguraingo industrialdea eta Asparrena-Donemiliaga industrialdea izango ziren geltokiak eta aldiriko trenaren zati honetan 20 minutuko maiztasuna egongo litzateke. Gasteizen, berriz, zazpi geltoki berri egitea proposatu du EH Bilduk;  Jundizen, Borinbizkarran, Ariznabarran, Aranzabalen, egungo tren geltokian, Santa Luzian, Salburuan eta Arkaiaten. Kasu honetan, tranbiaren maiztasuna 10 minutukoa izango litzateke.


Lan hauen kostua 25 milioi euro ingurukoa izango litzateke. EH Bilduren ordezkariek proposamena eramango dute erakunde guztietara.

 


 

Informazio gehiago: Araba Tran proiektua

 


 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago