Apaiztegiko kantoian arrapala mekanikoak eta igogailua jartzeko obrak martxan

hirinet 2013ko uztailaren 4a

apaiztegia-kantoia-2Gasteizko Alde Zaharreko Apaiztegiko kantoian igogailua eta arrapala mekaniko berriak jartzeko obrak martxan jarri ditu udalak eta aurreikusitako epeak betetzen baldin badira, 2014ko lehen hiruhilekoan egongo dira erabiltzeko prest. Aipatutako kantoiaren lehen zatian, Errementari kaletik Hedegile kalera artekoan, arrapala mekanikoak egongo dira.

San Pedro kantoian daudenen antzekoak izango dira hauek, baina estalkirik gabe. Arrapala hauek gorantz  eta beherantz joateko bideak izango dituzte eta hortaz, igotzeko zein jaisteko erabili ahal izango dira.


Apaiztegiko kantoiaren bigarren zatian, hots, Hedegile kaletik Frai Zakarias kalera arte, igogailua jarriko dute.


apaiztegia-kantoia-3

 


Horrez gain, Ahateen Iturriaren plaza eraberrituko du udalak. Guztira, 1.198.018,11 euro inbertituko dituzte lan hauek aurrera eramateko.

 


 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago