Gorabehera penak

hirinet 2013ko uztailaren 3a

beherapenaktxikiaMerkealdia hasi den honetan, zer pentsatuko luke gure hizkuntzen egoeraz Gasteiz ezagutzen ez duen kanpotar batek, lehenengo aldiz hirira hurbiltzen denean? Paisaia linguistikoari erreparatuta, denetatik ikusiko luke eskaparateetan: euskara edo gaztelania (bata ala bestea) lehenesten dutenak, bien arteko oreka zaintzen dutenak, kosmopolitak, kosmopaletoak…

Ezin da ukatu euskarak aurrerakada handia egin duela urte batzuetatik hona merkataritzaren paisaia bisualean. Poztekoa da. Beste gauza bat da saltoki handietako megafonia eta, zer esanik ez, ahozko  zuzen-zuzeneko arreta. Hor lan handia egin beharra dago, baina gaia beste baterako utziko dugu.

 

beherapenakcollage

 


Egilea: Martin Rezola

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago