Zaharberritze lanen baitan, eraikinaren egungo banaketa aldatu egingo da. Beheko solairua kalearen maila berean kokatuko da eta bertan kokatuko dira tokiko merkatariak. Horrekin batera, Gastrobar taberna kokatuko dute. Sotoan BM supermerkatua egongo da eta lehenengo solairuan El Corte Inglések jantzien eta osagarrien denda jarriko du.
Eraberritze lanek 8,7 milioi euro balioko dute, baina Marotok argitu bezala “udal dirutik ez du ezertxo ere jango, enpresariek beraiek ordainduko baitute oso-osorik”.


Azoka plaza (Abastos) eraberritzeko lanak datorren astean hasiko dira eta urtebete inguru iraungo dute. Javier Maroto alkateak esan bezala, “Udalari musu-truk aterako zaizkio lanak, baina amaitzen direnean diru-iturria izango dira hiriarentzako; gainera, obrek iraun bitartean lanpostuak sortuko dituzte”.