733 langabetu gutxiago Araban

hirinet 2013ko uztailaren 2a

langabezia-martxoanEkainean langabezia tasak berriro egin du behera Araban eta 733 pertsonek lana topatu zuten aurreko hilean, Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duen moduan. Horrela, egun 27.428 dira gure lurraldean langabezian dauden herritarrak. Iazko datuekin konparatuz, langabezia handiagoa da orain, hala ere, aldea murrizten ari da.

 

Emakume eta gizonen langabezia tasen arteko desberdintasuna gero eta txikiagoa dela diote datuek. Egun, 13.192 gizonezko daude langabezian, emakumezkoen artean, berriz, 14.236. Zerbitzuena dugu krisiak gehien kaltetu duen sektorea, non ekainean 568 langabetu gutxiago erregistratu zituen. Guztira, 539 kontratu mugagabe eta 9.706 aldi baterako kontratu sinatu dira ekainean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago