‘Erreferentziak 1974-2013’, arte ekoizpenaren eremu eta eraldaketara hurbilpena

hirinet 2013ko uztailaren 1a

erreferentziak-montehermoso‘Erreferentziak 1974-2013’ izeneko erakusketa zikloa jarri du martxan Montehermoso Kulturuneko Dokumentazio Zentroak, helburu bikoitzarekin: batetik, zentroan dauden dokumentu funtsen berri ematea (bibliografikoak, soinuzkoak eta/edo ikus-entzunezkoak) eta bestetik, azken urteetako arte jarduera nagusien bilakaera erakustea.

Horrela, egungo arte ekoizpenaren eremu eta eraldaketa desberdinetara hurbilduko da erakusketa hau, zentroa zabaldu zenetik bildu dituen dokumentu funtsen bidez.

Lehenengo erakusketa honetan lan bideografikoa izango da ikusgai. Funts bibliografikoen (liburuak eta aldizkariak) hautaketa abiapuntu hartuta bitarteko horren, eta artista zein lan garrantzitsuenetarikoen arteko baten edo besteren bilakaeran izan diren une aipagarrienak aztertzen dira,  bai eta artearen munduari egiten dizkioten ekarpen estetiko eta kontzeptualak ere. Ikus-entzunezkoen funtseko entzunezko eta/edo bideo zatiek osatzen dituzte material horiek, norbanakoek Dokumentazio Zentroan  kontsultatu ditzaketenak osotasunean.

 

Erakusketa hau irailaren 29ra arte egongo da zabalik.


Informazio gehiago: Montehermoso kulturunea

 


 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago