Pentsiodunek, berriz, sendagaien %10 ordaindu beharko dute; 8,14 euro hilean gehienez, 18.000 euroko errenta baino gutxiago dutenek. Hortaz, orain arte langile aktiboek sendagaien %40 ordaintzen bazuten ere, hemendik aurrera errentaren arabera ordaindu beharko dute.
Era berean, hainbat dira botikak ordaintzeaz salbuetsita egongo diren kolektiboak: sindrome toxikoa duten pertsonak, ezintasunen bat dutenak, gizarteratze errentak edo kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenek, langabezia saria jasotzeko eskubidea galdu duten langabeek eta lan istripu edo gaitz baten ondorioz botikak hartu behar dutenek.
Hemendik aurrera ere sendagaiak erosteko Osakidetzako txartela erakustea beharrezkoa izango da.
Uztailaren 1a heldu eta botiken berrordainketa heldu da Arabako farmazietara. Formula berri honek errezeta bidez erosten diren produktuak pixka bat garestituko ditu. Izan ere, hemendik aurrera 18.000 eurotik gorako irabaziak dituzten herritarrek sendagaien prezioaren %50 ordainduko dute, eta %40 langa horretatik beherako diru sarrerak dituztenek.