Jazzaharrean, Alde Zaharreko Jazz Jaialdia

hirinet 2013ko ekainaren 28a

jazzaharrean-2013-txikiaUdarekin batera, hiriko txoko ezberdinak musikaz, zinemaz eta ikuskizunaz betetzen dira urteko garai honetan antolatzen diren jaialdi ezberdinei esker. Horien artean, aurten zortzigarren edizioa ospatuko duen Jazzaharrean, Alde Zaharreko Jazz Jaialdia dugu.

 

San Francisco kantoian jaio zen ekimen hau pixkanaka eta xumeki hazi da; eszena kopuruak eta bertan eskainiko diren aktuazioak handitu dira aurten. Horrela, 10 egunetan zehar (uztailaren 2tik 12ra), 23 kontzertu emango dira 11 eremu desberdinetan.

Crudo Pimiento, The Hot Wok, Rising Circus, Bsoul, A Rumba Abierta, Makulu Ken edo Blue Noise bezalako taldeek osatuko dute aurtengo programazioa, hain zuzen, bere hastapenetan Gasteizko Jazz Jaialdia ‘ofizialak’ hiriko bestelako lekuetan ez programatzearen ondorioz sortu zuen hutsunea betetzeko asmoz jaio zena. “Kultura egiteko beste era batzuk aldarrikatzen ditugu. Ez da erreza izan egitaraua aurrera ateratzea, baina azkenik guztion elkarlanari esker lortu dugu”, diote antolatzaileek. Izan ere, Jazzaharrean Parral, Gora eta Kitsch tabernen ekimenez jaio bazen ere, aurten 11 dira inplikatuta dauden eragileak: Artium, Elorza, Bodegon Gorbeia eta Hell Dorado eta aurten batu zaizkien Jango, Green Bay eta Stonehead tabernak.

 

jazzaharrean-2013-kartela

 

 

Informazio gehiago: Jazzaharrean 2013

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago