Beherapenak hasi dira Arabako komertzioetan

hirinet 2013ko uztailaren 1a

beherapenakEgun legeak ez du beherapenen garaia zehazten, halarik ere, asko dira tradizioz uztailaren 1ean deskontuen epea abiarazten dituzten komertzioak. Eguraldi txarraren eta krisiaren eraginez, salmenten jaitsiera eman da eta merkatarien gehiengoaren esanetan, udaberriko kanpaina “etsigarria” izan da.

Gaurtik aurrera hiriko komertzioetan aurkituko ditugun beherapenak %20tik %50era bitartekoak izango dira. Izan ere, asko dira aspaldi horrelako beherapenak eta eskaintza bereziak egiten dituzten dendak. Gasteiz ON-ek egindako inkesta baten arabera, merkatarien %30ak uste du uztailean salmentek behera egingo dutela.

 


Iturria: Gasteiz hoy

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago