Hala ere, ekintza nagusia ostiralean bertan izango da, 20.30ean Andra Mari Zuriaren enparantzatik aterako den manifestazioa, hain zuzen. Ondoren, aldarrikapenak eta jai-giroa Gaztetxera hurbilduko dira, bertan ‘Transmarikabollo Eguna’ izenburupean eta Zaharra Harro jaien programazioaren baitan, transpoteoa eta jaia egingo baitituzte.
ospatuko da eta hori dela eta, hainbat dira hiri eta herri ezberdinetan egingo diren mobilizazioak. Izan ere, Transexualen, Bisexualen, Lesbianen,Gayen eta Queeren askapen sexuala aldarrikatzeko eguna ostiralean izan arren, aurreko astelehenean hasi ziren ekimenak.