“Diseinatzen ari garen 2013-2017 Euskararen Normalizazio Planak horrelako programazio elebakarrak berriz ere ez diseinatzeko balio behar du”, adierazi du Kike Fdz de Pinedo EH Bildiko bozeramaileak. “Kontuan izan behar da udako kirol programa honetan parte hartzen dutenen gehiengoa gazteak direla eta horrelako kirol jarduerak direla hizkuntza ohiturak aldatzeko esparrurik eraginkorrenak, modu natural batean Euskara erabili eta gure egunerokoan txertatu eta beraz normalizazioan urratsak emateko”, gaineratu du.
Gasteizko udalak udako kirol programan eskaintzen dituen 165 ekintzetatik soilik 5 euskaraz izango direla salatu du EH Bildu Gasteiz taldeak, eskaintzaren %3, hain zuzen. Izan ere, beste 8 ikastaro elebidunez emango direla adierazi du taldeak (matroigeriketa eta haurrentzako jolas igeriketa ikastaroak) eta hortaz, programazioaren %7k besterik ez du bermatzen kirol jarduera hauek euskaraz egin ahal izateko hautua.