‘Baratza’, Arte Eszeniko Garaikideen espazio berria Gasteizen

hirinet 2013ko ekainaren 27a

baratza-aretoa-logoUnai eta Garazi Lopez de Armentia artisten gidaritzapean, Arte Eszeniko Garaikideek espazio berria izango dute Gasteizen. Datorren udazkenean Aldabe plazan kokatuko den ‘Baratza’ espazioak ateak zabalduko ditu; bertako Parasite Kolektiboaren lanak landatu eta hazteaz gain, formakuntzarako eta programaziorako lekua ere egongo da bertan.

 

Horrela, ikerkuntza artistikoa, esperimentazioa eta lan artistiko berrien garapena izango dira ‘baratza’ honen oinarriak. Unai eta Garazi neba-arreba gasteiztarrekin hitz egin dugu proiektuaren xehetasunak ezagutze aldera.

 



Ze da Baratza aretoa eta nondik dator espazio hau sortzeko ideia?

Sala Baratza aretoa Arte Eszeniko Garaikideentzako eta orokorrean kulturarentzako espazio bat da.  Artistentzako eta artistekin eraikiko den luzarorako proiektua, beti ere publikoarekin erlazionatuz eta inguratzen gaituen komunitatearekin. Aldabe plazatxoan (Gasteizko erdialdean) kokatuta dagoen eta  lan egiteko bi areto izango dituen 300 metro karratuko espazioa.

Ideia sortu zen, Unaik eta biok, neba-arreba garela, elkarrekin lan egiteko geneukan gogoaz, behar zehatz bati erantzuteko asmoz, kultura, arte-ikerketa eta sormenaren aldeko apustua egitea, alegia.

Hala, jokorako, trukerako, aurkikuntzarako eta ikasteko espazio bat sortzea dugu helburu. Aretoaren filosofia ikerkuntza artistikoari, arte eszenikoen barruan, esperimentazioari eta lan artistiko berrien garapenari lekua egitea da. Bertako artisten, estatukoen eta artista internazionalen arteko trukea eta elkarlana bultzatzen ditugu, prozesu honetan ikusle-entzulea sartuz.


baratza-aretoa-taldeaZer landatu nahi duzue arte eszenikoen baratza berri honetan?

Baratza honetan konpainia (Parasite Kolektiboa) bezala gure lanak landatu eta hazi ez ezik, formakuntzarako eta programaziorako lekua ere egingo dugu.

Formakuntzan, alde batetik, Grotowsky-ren  kontzeptuaren araberako laborategi bat proposatzen dugu. Kolektiboaren kontzeptua abiapuntu, Unai, antzezlea, eta Garazi, dantzaria,  eskaintzen dugu antzerki eta dantza bateratzen dituen entrenamendu fisikoa, antzezpen modu integrala bilatzeko.

Beste aldetik dantza garaikideko, contact-eko eta clown-eko klaseak egongo dira besteak beste. Baita gorputzarekin erlazionatuta dauden beste metodo batzuk ere, Feldenkrais, yoga edo  capoeira bezala.

Programazio aldetik bertako, nazioko eta nazio arteko ikuskizunak ekarriko ditugu. Proposamen berritzaileak, arriskutsuak eta ezberdinak. Finkatuak dauden konpainiak edo sortuberriak; intimitate handiko ikuskizunak edo irekiak.

Gainera, eta hau batez ere diru sarreraren beharra estaltzeko, espazioa alokatuko dugu.

 


Nortzuk landu eta zainduko duzu baratza?

Unai eta Garazi Lopez de Armentia gara, neba-arrebak, ideiaren sortzaile eta aurrera daramagunak. Horrez gain, Jemima Cano  kudeatzaile kulturala dugu laguntzaile bezala, baita Kultiba-koak ere, teknikoki espazioak dituen beharrak eta horrelako proiektu bat martxan jartzeko arazoen aurrean argibideak eskaintzen dizkigutenak. Bideratu gaituzte eta begiak poliki-poliki irekitzen ari dizkigute.

baratzaFactoria de Fuegos kultur elkarteak ere eskua sartuta dauka proiektu honetan, izan ere Unai honen parte da. Honen bitartez espazioa irekiko duen jaialdia (inTACTO) antolatuko dugu besteak beste. Gurasoak ere egon dira guzti honen atzetik, ezin azaldu eman diguten laguntza.

Eta noski ezin dugu ahaztu momentu honetan crowdfunding-aren bitartez diru-laguntzen bidez proiektua aurrera eramaten laguntzen gaituzten jende guztia.


Noizko lehen uzta hori?

Dena pentsatu dugun moduan badoa azaroan hasiko gara. Esan bezala, inTACTO jaialdiarekin hasi nahi dugu eta klaseen ordutegi nahiko zabal batekin. Oraindik ez dugu dena guztiz lotuta, baina jendea informatuta mantenduko dugu gure Facebook, web eta blog-aren bidez.

 

Zergatik crowdfunding-a? Erabaki honek zerikusirik al du proiektuaren filosofiarekin?

Crowdfunding-a proiektuaren zati txiki bat finantzatzeko erabiltzen gaude. Behar dugun diru kopurua oso altua da eta honek bultzada bat ematen digu, ezinbestekoa zaiguna baina hemendik aurrera beste finantzatzeko moduak ere beharko ditugu.

Noski, gu hasieratik pentsatu dugu espazio hau ezin zela bizi beste artista eta artistak ez diren jenderik gabe eta horrela komunitate giroa hasi gara eraikitzen. Baratzak jendearen ahotsa behar du eta jendeak ahotsa ateratzeko lekua.

Momentu honetan, lanean gabiltza areto ezberdinekin, sare bat sortzeko eta horrela ere gure komunitate izaeran sakontzeko, Pabellón6 (Bilbo) eta Au Brana-rekin (Frantzia), besteak beste.


Nolakoa izaten ari da da gasteiztarron erantzuna?

Oso ondo hasi gara, 10 egunetan ia bilatzen gauden kantitatearen erdia lortu dugu. Hau ikustean benetan dar-dar egiten duzula, hunkigarria da. Badakigu ere hasieran beti diru-sarrera gehiago dituzula eta denbora pasa ahala gauza moteltzen joaten direla, horregatik 40 egun hauetarako promozioa ez dugu geldituko. Adibidez, gure Facebook-en egunero bideo motz bat ateratzen dugu eta orain gure kontaktuen zirkulua nola handitu pentsatzen ari gara, batez ere 50 urtetik gorako jendearengana hurbiltzeko.

Badago jendea ere diruarekin ezin gaituena lagundu baina badagoena prest bere ezagutza eskaintzera, hau ere guretzako altxor bat da.

Berriro ere eskerrak eman nahi dizkiegu jende honi, hau Baratzaren benetako nortasuna delako eta espero duguna inoiz ez galtzea: elkarlana.


Izan ere, gero eta gehiago dira mota honetako espazio autogestionatuak. Hauxe al da etorkizuna?

Ez dakit etorkizuna den baina nahiko ziur nago momentu honetan autogestioa ezinbesteko bidea dela. Izan ere, hirian dugun hutsune hori bete behar dugu eta bada momentua artistek artistentzako espazioen kudeaketa eramateko. Honek kulturaren gabeziak sendatzen eta sendotzen lagundu ez ezik, herritarrei gerturatzen lagunduko du.


Baratza aretoaren logoa aukeratzeko lehiaketa bat jarri zenuten martxan. Zein izan da emaitza? Eta erantzuna?

baratza-logoa-txikiaEmaitzarekin oso pozik gaude, gure gustuko logoa aurkitu dugu. Egia esan jende gutxi aurkeztu zen baina proposamen oso politekin. Iratxe Goikoetxea, Diaux, Manzana Golden Design eta Adam Ireland aurkeztu ziren, irabazlea, azken hau.

Irabazlea, Adam Ireland-en eskutik.

 

 

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago