15.000 pertsona muturreko pobrezian bizi dira Gasteizen

hirinet 2013ko eka. 26a, 09:51

pobrezia-kontadoreaGasteizko Gizarte Eskubideen Aldeko Plataformak gure lurraldean ematen ari den pobreziaren igoera salatzeko kanpaina abiarazi du eta datorren uztailaren 3an, 19.30ean kontzentrazioa egingo du Andra Mari Zuriaren plazan. Plataformak eman dituen datuen arabera, muturreko txirotasuna 2008an biztanleriaren % 3,8koa izatetik 2012an %5,6koa izatera igaro da, hots, gure hirian 15.000 pertsona bizi dira pobrezian.


Horrez gain, Gasteizko lau familiatik hiruk azken 5 urteotan krisiarekin erlazionatutako egoeraren bat bizi dute (lanik ez izatea, ohiko aisialdiko gastuei uko egin behar izatea edo, oro har, hilaren amaierara iristeko arazo ekonomikoak izatea). 2012an gure lurraldean 341 familia kaleratu dituzte etxetik eta plataformak azaldu bezala, gero eta ohikoagoa da Gasteizko kaleetan eskaleak edo zaborretan bilatzen ari diren pertsonak ikustea.


“Botere ekonomikoa duten pertsonek eta erakundeetatik horretaz baliatzen direnek pentsarazi nahi digute gizarteko desorekak eta pobrezia 2008ra arte gure aukeren gainetik bizi izanak eragin dituela eta horrek ekarri duela pairatzen ari garen ondorioak dituen krisia. Gezurra da. Jasaten ari garen krisia, natura ustiatzen duen eta bere irrazionaltasunean bizirauten jarraitzeko krisi hauek behar dituen sistema anker baten krisia ez ezik, ekonomia kudeatzeko modu baten eta legeak eta politika dirua duten pertsonen esku jartzen dituen neoliberalismoaren krisia ere bada”, azaldu du Gasteizko Gizarte Eskubideen Aldeko plataformak.


Honekin batera, orain arte, Araban eta Gasteizen, Euskal Herriko gainerako eremuetan bezala, krisia eta, bereziki, gizarteko kolektiborik ahulenentzako kaltegarriak diren eraginak areagotu dituzten politika ekonomikoak aplikatu direla salatu du plataformak. Krisiaren kontra borrokatzeko politika bideragarri bakarra dela sinetsarazi nahi digute, baina herritarren mobilizazioen bidez aplikatzen diren politikak aldatzearekin lotutako beste aukera batzuk daude”, argitu du.


Horrela, Gasteizko Gizarte Eskubideen aldeko Plataformatik, pobreziaren kontra hasi berri duen kanpaina honekin, honakoa adierazi nahi digu:


- Gure hirian, pobreziaren errealitatea egunero-egunero ari da hazten.

- Krisiaren kausen iturria ez da berez krisi ekonomikoa, aplikatzen ari diren politika publikoak baizik.

- Pobreziaren kontra borrokatu nahi izateak esan nahi du gure hirian inori ez ukatzea bizitza duina izateko aukera krisiaren ondorioz.

- Prest gaude pobreziak gurea bezalako gizarte batean (hau da, pobrezia desagerraraz dezakeen gizarte batean) barne hartzen duen bidegabekeriaren kontra mobilizatzeko.


Uste dugu posible dela guztientzat bidezkoagoa eta solidarioagoa den eredu bat eraikitzea, eta horretarako beharrezkoa da benetako borondate politikoa izatea eta gizartea pobreziarekin konprometituta eta kontzientziatuta egotea.

 

kontadorea-kartela

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide