‘Sexu eta ugalketa eskubideak munduan zehar’ bertso-paper lehiaketa antolatu du Medicus Mundik

hirinet 2014ko mar. 10a, 12:07

Medicus Mundi Araba elkarteak “Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar, bertsoz bertso” bertso-paper lehiaketa antolatu du eskubide horiek aldarrikatzeko hemen zein Hegoaldeko herrialdetan.

 

Sexu eta Ugalketa Eskubideak (SUE) nazioarteko lege eta agirietan aitortuta dauden oinarrizko giza eskubide jakin batzuk dira. Horren arabera, pertsona orok bere sexualitatearen inguruan erabakiak libreki hartzeko eskubidea du, eta baita seme-alabak eduki nahi dituen ala ez eta haiek norekin, noiz eta nola eduki nahi dituen erabakitzeko eskubidea ere. Hala ere, Medicus Mundi elkarteak emandako datuen arabera, errealitatea oso bestelakoa da; besteak beste, munduan minuturo emakume bat hiltzen da haurdunaldia edo erditzearekin loturiko arrazoiengatik, azken 50 urteotan SUEak urratzearen ondorioz hildako neskatila eta emakumeen kopuruak XX. mendeko gerra guztietan hildako gizonena gainditzen du eta 130 milioi emakume eta neskatilak baino gehiagok emakumeen genitalen mozketa pairatu dute.

 

Lehiaketa honetan Gasteizen jaio, lan egin, ikasi edo bizi direnek parte hartu ahal izango dute. Guztira 450 euro banatuko dira saritan, bidezko merkataritza produktuak erosteko. Parte hartzeko azken eguna martxoaren 14a izango da.

 

 

Informazio gehiago: Sexu eta Ugalketa Eskubideak Munduan Zehar, bertsoz bertso bertso-paper lehiaketaren oinarriak

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide