Historia irakurtzetik, historia idaztera

hirinet 2013ko eka. 25a, 11:55

baskonia-logoaBaskonia, hirian barrena hedatua dagoen sentimendu gasteiztarra da, hiritarrek kolore gorri-urdinak bihotzean errotuta, euren taldeaz eta taldearekin batera gozatzen dutelarik. Klub honetan lan egin dutenek gertutik bizi izan dute mintzatzen ari natzaizuen berotasun eta maitasuna, horren adibide tamalez orain aste gutxi zendu zen Manel Comas, gure “Sheriff”-a, entrenatzaile eta pertsona aparta, jarraitzaileek izugarri maite zutena.


baskonia_comasDenbora luzez biriketako minbiziaren aurka borrokan aritu ostean, Baskonia Europako elitera eraman zuen pertsonak ezin izan du egoera zail hau gainditu. Urtarrilean omenaldi beroa jaso zuen Buesa-Arenan Baskoniako jarraitzaile guztien eskutik, zalantza barik taldetik pasa den entrenatzaile handienetakoa baita. Honela, saskibaloia maite duten gasteiztar guztien bihotz barruan aztarna sakona utzi du, aldi berean klub honek izan duen ibilbide eta bertan parte hartu duten pertsona guztien garrantziaz ohartuz.


Halaber, klub honek historia egiten jarraitu nahi duenez, hori lortzeko asmoz Sergio Scariolo entrenatzaile italiarra fitxatu du aurtengo denboraldian zerbait handia lortzeko asmoz, oraingoz oso itxura baskonia_scarioloona duelarik. Aipatu, orain dela hamalau urte utzi zuela kluba eta bere esanetan, egun aurkitu duen egoera oso antzekoa da: “Urte hauetan ez da aldatu etxe honen identitatea eta elkarrekin hazten joan gaitezke” .


Honela, Baskonia zaleek aurten ere taldeari babesa eta laguntza ezin hobea emango diotela ziur egon eta ea hemendik hilabete batzuetara garaipen baten berria argitaratzen dugun. Hala bedi!

 

 

 

 

 


Egilea: Mikel Villarrolain

 

 


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide