#udagasteizen Twitter lehiaketa

hirinet 2013ko eka. 21a, 15:06

UdaGasteizen_Twitter lehiaketa2Hirinetek #udagasteizen Twitter lehiaketa martxan jarri du. Twitterren gasteiztarron euskarazko jarduna areagotzea da zozketa honen helburua, bai eta Hirinet.net gasteizko euskaldunon ataria eta Twitterren duen profila ezagutzera ematera ere.

 

 

Lehiaketan parte-hartzeko, bi ezaugarri beteko dituen tuit bat idatzi behar duzu Twitter sare sozialean:


- #udagasteizen etiketa izan beharko du.


- @hirinet –i aipua egin beharko dio tuitak eta oraindik @hirinet-en jarraitzaile ez dena, jarraitzaile egin beharko da


Tuit bakarra edo tuit bat baino gehiago jarri, pertsona bakoitzak zenbaki bakarra izango du zozketan. Hau da, saria irabazteko aukera bera dago tuit bat edo tuit bat baino gehiago bidalita. Dena den, tuit bat baino gehiago jartzea ongietorria izango da, noski!


SARIA

Bi pertsonentzako bazkaria, Salburuako Koxka tabernan (bi pertsonentzako menua asteartetik igandera)



Parte hartzeko epea: uztailaren 7a (igandea).

 

Informazio gehiago: #udagasteizen Twitter lehiaketa- Oinarriak

 

 

UdaGasteizen Twitter lehiaketa

 

 


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago