Martxoak 3ko gertaeren horma-irudi erraldoia egingo du IMVG-k Zaramagan

hirinet 2013ko uzt. 3a, 11:48

zaramagako-muralaIMVG (Gasteizko Ibilbide Muralistikoa) proiektuak lan berria egingo du datorren irailetik aurrera. Oraingo honetan, Alde Zaharreko hormak eta fatxadak utzi, eta Zaramaga auzoan egingo du horma-irudi erraldoia. Bertan, 1976ko martxoaren 3ko gertaeretan oinarritutako murala egingo du irailaren 2tik urriaren 12ra bitartean. Zehazki, San Frantzisko elizaren plaza ondoan kokatuta dagoen bederatzi solairuko eraikinean egingo dute lana.

 

Horma-irudia egiteaz gain, gaira hurbiltzeko bisita gidatuak, hitzaldiak, eztabaidak eta ekintzak bilduko dituen egitaraua prestatuko dute. Esperientzia hau guztia aurrera eramateko, Martxoak 3 elkartearen aholkularitza izango dute, baita beste aditu batzuena ere, hala nola, historialariak, bakea lortzeko bitartekari adituak, arte-terapiak eta Belfasteko unibertsitateko transizio-justizian aditu bat, aldi berean, Irlandako muralen azterlaria dena.


Javier Hernández Landazabal artista gasteiztarrak, Verónica Werckmeister artista eta IMVGren sortzaileetako batek zein bertan parte hartuko dute bestelako partehartzaileek osatuko dute lan hau burutuko duen talde artistikoa. Antolatzaileen esanetan, “arte komunitarioaren prozesuak oso inportanteak izan daitezke erlazioak sortzeko orduan, gizartean zubiak eraikitzeko, bizikidetza sustatzeko eta bere indarra agerian uzteko”.


Informazio gehiago: Martxoak 3ko horma-irudia

 



ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide