Gasteizko Batailaren Bigarren Mendeurrena eta Musikaren Nazioarteko Eguna

hirinet 2013ko eka. 20a, 12:24

gasteizko-batailaEkainaren 21ean ospakizun bikoitza izango da Gasteizen. Batetik, ohi bezala, Musikaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, bestetik, Gasteizko Batailaren Bigarren Mendeurrena. Gertakari historiko hau ospatzeko lau eguneko egitaraua antolatu dute Gasteizko Udalek eta Araba Foru Aldundiak.


Ekainaren 21ean 400 musikaritik gora arituko dira hiriko leku ezberdinetan. Kontserbatorioko Big Band eta Konboen kontzertua Andra Maria Zuriaren plazan izango da 13.00etan. Arratsaldeko 19.00etan, aldiz, Musika Eskolen txanda izango da eta Folklore Akademia, Luis Aranburu musika eskola eta Udaberria musika eskola izango dira protagonistak. Ondoren, 20.00etan dantza plazan egongo da Udal Folklore Akademiaren eskutik. 


Udal Bandaren kontzertuak jarriko dio amaiera egunari, 22:30ean, Samaniego abesbatzak eta Kontserbatorioko zein Udalaren Musika Eskolako tronpeta ikasle eta irakasleek lagundurik. Iker Olazabalek zuzenduko du kontzertua eta besteak beste, Beethovenen “Gasteizko bataila” edo “Wellingtonen garaipena” (opus 91) eta Ennio Morriconeren ‘The Mission’ obra entzungai izango dira.


Gasteizko Batailaren Bigarren Mendeurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak. 1813ko ekainaren 21eko gertakari historikoa gogora ekartzea eta herritarrei ezagutaraztea dute helburu. Honekin batera, gertakariak izan ziren lekuei duten balioa aitortzea nahi dute, dokumentu eta duten ondare-balioa ezagutzera ematen delarik. Horretarako, lau eguneko egitarau osoa prestatu dute, non, besteak beste, batailaren birsorkuntza, musika eta antzezpenak eskainiko diren.


Egitaraua: Gasteizko Batailaren Bigarren Mendeurrena

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide