Kontakizunean aurrerago zirku hori bera, Leonetti zirku handia, Anderren herrira itzultzen da, eta Ninok ikuskizuna ematen du. Dagoeneko zenbait urte joan dira Ander desagertu zenetik.
Zirku iritsi berriek herri txikien bizimodua irauli izan dute betidanik, ikusgarriak izaten baitira. Horretan eta oinarrizko desagerpen batean oinarrituta, istorio hunkigarria kontatzen digu Aiertzak eleberri honetan. Arratsalde batean irakurtzeko liburu aproposa da: laburra, baina mamiz betea. Horregatik, irakurleen mesedetan ezin gehiago esan!
Maribel Aiertza Etxebarrin (Bizkaia) jaio zen 1962an, eta orain Berriatun bizi da. Bertako Urepel aldizkaria sortzeaz gain, Luma Berrien Eleak aldizkarian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian zenbait narrazio argitaratu ditu, baita saiakera-liburu bate ere, Mikel Lertxundi eskultorearekin batera: Lertxundi, euskaradun arte unibertsala. Idazle Eskolan ikasia da eta, egun, kolaboratzaile dihardu ikas-liburugintzan. Haur-literaturako liburu bat ere argitaratu du Ainara Azpiazu marrazkilariarekin batera: Mara eta izar-saltzailea.
FITXA TEKNIKOA
Izenburua: Tigreak hondartzan
Idazlea: Maribel Aiertza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010
Orrialde-kopurua: 85
Egilea: Adriano De Mata
Ninoren ama hil egin da eta, beraz, hil aurretik idatzi zion gutuna eman dio Mariak Ninori. Horrela hasten da eleberritxo labur hau. Gero jauzi egiten du lekuan zein denboran, eta kostaldeko herri txiki batera eramaten gaitu. Bertan Ander bizi da, lau urteko mutikoa. Anderrek oso gogoko ditu animaliak eta txunditurik entzuten ditu aitonak kontatzen dizkion animalien istorioak.