Gazteak, erretiratuak eta langabetuak, doako sarrera Arabako museoetan

hirinet 2013ko eka. 19a, 12:34

araba-museoakUztailetik aurrera gazteak, erretiratuak eta langabetuak dohainik sartu ahal izango dira Arabako Foru Aldundiak kudeatzen dituen Arte Ederren, Bibat, Armagintza eta Zientzia Naturalen museoetan. Horrez gain, hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean doakoa izango da aipatutako museoak bisitatzea. Gainontzeko egunetan publiko orokorrak hiru euroko sarrera ordaindu beharko du.

Minusbaliatuek, taldeen irakasleek eta gidek eta Gazte Txartela aurkezten duten pertsonek ere dohainik sartzeko aukera izango dute. Familia ugarien kasuan, aldiz, pertsona bakoitzeko hiru euro ordaindu beharrean euro bakarra ordainduko dute.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago