Zain taldea, egunsenti berri baten bila

hirinet 2013ko eka. 18a, 18:43

zainZain taldearen bigarren diskoaren izenburua “Egunsenti berri baten bila” du izenburua eta lau atal indartu ditu bereziki: melodiak, gitarrak, rock-popa eta hitzen ikuspuntua. Aldiz, orokorrean punk doinuen presentzia gutxitu egin da kantuetan zehar, nahiz eta zertzelada trinkoak dauden (“Betiko handikeria” kasu).

Zain taldeak, hala eta guztiz ere, poparen melodiak eta rockaren abiadura era goxoan uztartzeko izugarrizko abilezia du. Abestiak lasaitasun trebearekin doaz etengabe. Maitasuna jarrita doinu eta hitzen indarrean. Musika disfrutatzeaz gain, kulturaren eta bizitzaren suntsiketari kritika zorrotza egiten zaio.

 


Takdea Berrizen sortu zen 2005 eta 2006ko neguan. Taldean ez da eman inolako taldekide aldaketarik. Unai, Asier, Froufe eta Alberto lagunak dira eta Zain taldearekin bikain pasatzen dute. Euren sarrera musikaren eszenan izenburu luzeegia duen maketa betekin egin zuten 2008an: “...eta galdetzen nahiz nora goazen, beste mundu bat egin nahi nuke, aitzakiarik gabeko gizarte arruntez...”. Maketarekin Gaztea XIX maketa lehiaketa irabazi zuten 2010ean. Urte berean bi argitalpen izango dituzte. Alde batetik, “Jaia” abestia sartuko dute VS The World (vol. 4) disko bilduman eta dut, bestetik, lehen diskoa etorriko da: “XXI. mendeko piratak” (Baga-Biga).


Zain taldearen disko berria 2013ko martxoa eta apirilean grabatu eta nahastu da Berrizko Lorentzo Records estudioan Aitor Ariño teknikariarekin. Juan “Sangre-k” (Governors) ahotsa sartu du “Goitibehera” abestian. “Moden korronte iluna” abestian narratzaile lanak egin ditu Mikel “Keixetak” eta, baita hainbat hitzetan laguntza eskaini ere taldeari.


Bideoklipa: ‘Egunsenti berri baten bila’, Zain

 

 


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide