Josu Mendoza eta Ion Alburquerque, Hirinet Kazetari Gazteak I.lehiaketaren irabazleak

hirinet 2013ko eka. 18a, 13:21

KAZETARI-GAZTEA_irabazleakHirinet Kazetari Gazteak I.lehiaketak baditu irabazleak. Ekialde ikastetxeko DBH 2.mailako Josu Mendoza eta Ion Alburquerque ikasleek idatzizko erreportajearen kategorian lehen eta bigarren sariak irabazi dituzte, hurrenez hurren.

 

 

 

 

 

Josu Mendoza gazteak Etxaguenen aurkitu zituzten guda zibileko hilobien gaia jorratu du ‘Etxagueneko hilobiak’ artikuluan eta erreportaje onenaren saria irabazi du. Horregatik, E-irakurgailua eta diploma bat jaso ditu.

 

KAZETARI-GAZTEAK_josu-mendo


Ion Alburquerque ikasleak ekologiaren eta bizikletaren erabileraren inguruko hausnarketa egin du ‘Merezi al du ekologikoak izateak?’ lanean eta lehiaketaren bigarren saria lortu du. Irabazi duen saria euskal taldeen disko sorta bat izan da.

 

KAZETARI-GAZTEAK_ion-alburq

 

Horrez gain, erreportaje irabazleak Hirineten argitaratu dira.


1.saria: ‘Etxagueneko hilobiak’, Josu Mendoza

2.saria: ‘Merezi al du ekologikoak izateak?’, Ion Alburquerque


Zorionak Josu eta Ion!!


Kazetari Gazteak I.Lehiaketak Arabako gazteen artean kazetaritza-zaletasuna eta euskararen erabilera sustatzea izan du helburu eta bertan hiriko ikastetxe ezberdineko ikasleek hartu dute parte. Lehiaketan aurkeztu diren lan guztiak baloratzeko eta irabazleak erabakitzeko kazetariz osatutako epaimahaia izan dugu; David Mangana, Itsaso Estarrona, Ane Pedruzo, Ruth Larretxi eta Saioa Fdz.de Arangiz izan dira epaimahaikideak.


Mila esker parte hartzaile guztiei!

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago