Kazetari Gazteak, 2.saria: Ion Alburquerqueren 'Merezi al du ekologikoak izateak?'

hirinet 2013ko eka. 18a, 11:52

ekologikoakizatea1Gasteizen 4 bizikleta lapurtzen dira egunero, eta 2011an 1500 lapurtuak izan ziren. Lapurrek, gero, 20 eurotan saltzen dituzte.


Ion Alburquerque


2012an European Green Capital izan zen Gasteiz eta hura posible izan zen gune berde asko dituelako, kutsadura gutxi dagoelako... Baina baita ere hiritarren laboreari esker: adierazle nabariena, bizikletaren erabilera da. Izan ere, Gasteizen bizikleta erabiltzen da Espainiako edozein lekutan baino gehiago. Horregatik, esan daiteke, Gasteiz Espainiako hiri oso ekologikoen artean dagoela, hau da, biztanleria izugarri kontzientziatua dago ekologiarekin eta hiriaren jasangarritasunarekin.


Baina nolanahi, bizikletaren erabilera positibo horrek atal ilun bat dauka: bizikleten lapurtzeak. Irakurle bat baino gehiagori gai hau ezagun egingo zaio, etxe askotan bizikletaren lapurtua izan delako. Izan ere, Gasteizen lau bizikleta lapurtzen dira egunero, eta 2011n, esaterako, 1.500 izan ziren lapurtuak. Lapurrek, gero, 20-30 eurotan saltzen dituzte eta horrela diru mordoa ateratzen dute. Gehien bat, gaztez osatutako taldeek lapurtzen dituzte. Poliziak dioenez, ez daude ez mafiarik, ez talde antolaturik, bakarrik diru gutxi duten pertsonak eta lehen aipatutako taldeak.


 

Gainera, lapurretak ere Arabako bestelako herrietan ere eman dira. Lapurrak furgonetekin joaten dira herriz herri eta aurkitzen dituzten bizikletak bertan sartzen dituzte. Normalean, herrietan, jendea fidakorra da eta ez du arriskua ikusten. Duela hilabete batzuk poliziak furgoneta handi bat aurkitu zuen, barruan 36 bizikleta zeuden.



Delitu-egintza hauen erruz, hiritar askok utzi du bizikleta garraio bezala erabiltzeari eta lapurtu ez dezaten, bizikleta denbora luzez uzten dute garajean. Udalaren web-gunean, biztanleek, iruzkin hauek plazaratu dituzte:

Nire etxean zeuden bizikleta guztiak lapurtu dituzte, lorategiaren hesia saltatuz”.

“Gizarte-etxearen aurrean lapurtu zidaten bizikleta, funtzionarioen aurrean, benetan lotsagarria”.

“Nahiz eta jendea bizikleta lapurreta bat ikusi, ez du ezer egiten, ezta poliziari esan ere ez”.


Honakoa ez gertatzeko, polizia eta beste erakunde batzuek hainbat irtenbide luzatu dituzte, besteak beste, bizikleten matrikulazioa. Gasteizen, bertakoak eta 18 urte baino gehiagokoak, matrikulatu ahal dituzte, eta horrela bakoitzak bere identifikazioa izan dezake. Bakarrik, N.A.N.-a edo pasaportea eta bizikletaren bastidore-zenbakia aurkeztu behar da. Bastidore zenbakia, fabrikatzerakoan produktuei jartzen zaien identifikazio zenbakia da (normalean, bizikletetan, pedalen laukiaren azpian dago) . Zenbaki hau ez badaukate, Bictronic markapea ipini ahal zaie, baimendutako edozein lekutan.  

 

Horrez gain, betiko metodoa dago: giltzarrapo on bat. Giltzarrapoekin lapurreta zailagoa egin daiteke, baina ez saihetsi. Objektu hauen teknologia aurrera joan ahala, apurtzeko tresnena ere aurrera doa, adibidez, xerrena: orriak material oso indartsuz egiten dituzte. Hainbat esperimentu egin dituzte, eta hauxe da ondorioa: Gasteizen egunaren argitan, eta enparantza eta kale inportanteetan bizikleten giltzarrapo asko apurtu ahal direla minutu gutxi batzuetan. Hala ere, beti komeni da giltzarrapoa jartzea.  


Bizikleta bat lapurtzen badute, honen jabea (ondo bilatu eta gero), udal-gordailura joan daiteke eta matrikulatuta ez badago, hainbat datu karakteristikoak eman behar dira zurea dela frogatzeko. 


Lapurreta hauen erruz, hiritarrok bere buruari galdetu ahal dio: Merezi al du ekologikoak izateak eta garraio jasangarria erabiltzeak? Izaera ekologiko hau Gasteizen marka ekologikoa da eta lotsagarria da lapur batzuk hau zikintzea.

 

Oharra: Erreportaje hau Ion Alburquerque Ekialde ikastetxeko ikasleak egin du eta Hirinet Kazetari Gazteak I.Lehiaketaren bigarren saria irabazi du.



Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago