Kazetari Gazteak, 1.saria: Josu Mendozaren 'Etxagueneko hilobiak'

hirinet 2013ko eka. 18a, 11:41

Azken egun hauetan guda zibileko euskal gudari errepublikanoen askoren hilobiak  aurkitzen ari dira. Hilobiak orokorrean, leizeak dira eta bertan gerra zibileko oroitzapen asko ezkutatu dira. Etxagueneko errepidearen alboan 11 gudarien gorpuak aurkitu dituzte.


Egilea: Josu Mendoza


A-3608 errepidearen arekan, Etxagueneko elizatik 100 metrora, 11 gudari komunisten hilobia aurkitzen da.Denak gazteez osatutako talde berekoak ziren, EAK-koak. EAK, Espainiako alderdi komunista da, PSE-tik ateratako ezkerreko alderdi bat da, 1921eko azaroaren 14an sortua. EAK alderdiaren barruan, Facundo Perezaguako batailoian borrokatzen zuten. Perezaguako batailoia, Bilboko langileek, batez ere meatzariek, osatzen zuten. Jende horrek, gutxirekin borrokatzen zuen: eskopeta, mingrana baten bat, errifle gutxi etab.

 

hilobiak1

 

 

 

 

 


Argazki hauetan hobi komunaren kokalekua aurkitzen da.


Duela 75 urte gerlari faxistek lurperatu zituzten, 1936. urtean. Hildakoak errepublikaren alde borrokatzen ari ziren Villarealeko frontean (Araban). Baina harritzekoa dena da, fosan aurkitutako gudariak ez zirela Euskal Herrikoak, Asturiasekoak baizik.

Tropa frankistak Gasteiztik (urdinen eremua) ateratzen ziren. Perezaguako batailoiak Errepublikako eraso gorputzen edo elite polizialaren aurka borrokatu zuen; nahiz eta biak Errepublikaren aldekoak izan eta elite polizialak irabazi zuen.  Nire iritziz, alderdi urdinak diruarekin kontratatu zituzten edo iruzurtuta eraman zituzten.

Felix Placer Etxagueneko bikarioa aurkikuntza honen buruzagia izan da, Marisol Hernando administrazio batzarraren buruarekin batera. Nahiz eta orain prentsan atera, 1936. urtean inguruko biztanleek bazekiten gertaera hau. Talde honek, Aranzadi zientzia elkarteko  laguntzarekin batera, 11 hildakoen oroitzapenak argira atera dituzte. Francisco Etxeberriak, Aranzadi zientzia elkarteko zuzendariak, Salbador Allenderen autopsia egiteagatik ezaguna, 10 gorpu hilobitik atera ditu. Baina hark, bere taldearekin batera, arazoak izan ditu, hilobia errepidearen azpitik luzatzen da eta.

Aranzadiren lanari esker, gorpuen adina eta haien lurperatzean zenbat urte zituzten jakin izan da. Gorpuen erauzketaren ondoren, DNA lortzen saiatuko dira, beraien ahaideei berri honetaz ohartarazteko eta baita Gobernuak guda zibilean leku honetan hil ziren pertsonen izenak zerrendatzen dituelako.

Gorpuak buruz behera aurkitzen dira, eta batzuek diotenez, ateoak izateagatik jarri zituzten horrela. Baina, diotenez, lurperatzen zituzten frankistei berdin zitzaien nola kokatu. Errepublikanoak (kasu honetan hildakoak) gorrotatzen zituzten eta zabortzat tratatzen zituzten.

 

hilobiak3

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Hemen, erdipurdika, hildakoak buruz behera daudela ikusten da.

 


Apirilaren 4an 11 hildakoak omendu zituzten, plastikozko oihal baten azpian, gorpuak ondo mantentzeko. Bertan, kazetari, politiko eta herritarrak egon ziren: Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea; Monica Hernando, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen zuzendaria; Mikel Lasheras, Zigoitiako alkatea; Felix Placer eta Marisol Hernando. Baina PSE eta PP-ko ordezkaririk ez ziren egon. Mikel Lasherasek hitzaldi bat egin zuen, non, gudari horien ideologia eta ausardia defendatu zituen.  Marisol Hernandok ere hitza hartu zuen eta gogorarazi zuen inguruko biztanleentzako hobi komun hori (EAE-ko handiena) ez zela inolako misterioa. “Elizaren atzealdean botatzen omen zituztela beti esaten zen”, esan zuen. “Gauean, etortzen zen gurdi bat argi batekin Akozta herritik- Jaisten zuen aldapa eta elizaren atzealdean botatzen zituzten, horra, (orain fosa dagoen lekuan), lehen hori bide bat zelako eta eliza ospitale bat zelako ”, gehitu zuen.


Gudariak ez ziren euskal herritarrak, asturiarrak baizik, omenaldian Angel Otxoak egiaztatu zuen moduan; bere ahaide batek hildakoren bat beste leku batera eraman zuen eta. Hura 82 urteko auzotar bat da, bost urterekin, hau guztia bizi izan zuena. Honakoa esan zuen: “Bagenekien jende hori ez zela hemengoa, baina ez ziren herrikoak. Asturiaseko aldetik etorri zirela esaten zuten”.


Gerla zibileko 60 hobi komun baino gehiago aurkitzen dira bakarrik EAE-n, batez ere Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean, Gasteiz Urdinen eremua zelako. Baina txarrena da, familia batzuek gerra zibilean hildako ahaide guztiak oraindik ez dituztela aurkitu. Horregatik, ezin gara geldirik egon eta gerran lurperatutako gauza gehiago kanpora atera behar dugu, profesionalei laguntza eskatzen, noski.


Nire ustetan, guda zibilaren gorpuak ateratzea oso ondo dago, informazioa argira ateratzen eta jende guztiarentzat jakinarazten delako. Baita ere, horrela, Euskal Herriko historian zer gertatu zen jakiten delako. Ezin dugu gure historia ahantzi. Gainera, mundu honekiko hildakoen azken kontaktuak hobetzen dira: orain, omenaldi bat egin delako, eta jada ez dutelako edukitzen azken momentu bat zabortzat, lehen zuten bezala.


Hobietatik ateratzen diren hainbeste gorpuekin, gudetan egiten diren gauza txarraz ohartzen gara: zentzurik gabeko hilketez, batez ere emakumeei egiten zitzaizkien bortxaketaz, giza eskubideekiko bortxaketaz, pertsona guztiak besteenganako daukagun garrantziaz eta guden zentzuaz (ia beti, ez dutela inolako zentzu etikorik).  Jabetzen garen gauza hauekin, gerran parte hartutako bi alderdiei barkatzen ikasten dugu, biek gauza txarrak egin dituztelako. Saiatu behar gara, ez bakarrik gauza txar hauek ez egiten, baita ere, hobetzen. Zoritxarrez izaki guztiok ez gara perfektuak eta beti akatsak egiten ditugu.

 

 

Oharra: Erreportaje hau Josu Mendoza Ekialde ikastetxeko ikasleak egin du eta Hirinet Kazetari Gazteak I.Lehiaketaren lehen saria irabazi du.


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago