LIBE, Parral tabernan zuzenean

Euskararen Agenda 2013ko eka. 18a, 11:36

libe_kartelaNeubat taldean hasi zuen ibilbidea Libek. Sorkun eta Ekon-ekin elkarlanean aritu da eta Izaki Gardenak taldearekin diskoa grabatu du orain hilabete batzuk. Hala ere, kantu propioak landu ditu eta egindako lana eskenatokira eramateko ordua heldu da. Horretarako, Atxus (Neubat, Sorkun, Vice-Presidentes), Eneko (Naüt, Trumbo, Mustapha!) eta Txus (Same Old, Eh!, Mustapha!) ditu lagun.

Noiz?  EKAINAren 25ean, asteartean, 20.30ean

Non? PARRAL tabernan

GEU elkarteak antolatuta

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago