GEU elkarteak Aihotz plazako GEUtxosnaren inaugurazio festa

hirinet 2014ko abuztuaren 2a

Hirugarren urtez, GEU elkarteak Aihotz plazako txosnaren inaugurazio festa ospatu du. 

Aurten, Gasteizko Jaiak baino egun batzuk lehenago hasiera emango dio ospakizunari eta gaur, abuztuak 2, zabalduko ditu ateak. Euskarapotea, pintxo bereziak, bokatak, argazki-deia eta lehiaketa, DJak, euskaraokea edo haurrentzako jarduerak izango dira bertan, beti ere, jai giroan eta euskara lagun.

Inaugurazioa eguerdiko 13.30ean ospatu da, eta GEU elkarteak Pako Eizagirre euskaltzalea omendu du. 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago