Super Lonjez, gazteen lonjak erabiltzeko gomendioak

hirinet 2013ko eka. 18a, 09:59

superlonjezEgun, hiriko gazteen % 11-14 inguruk aisialdirako lonjak alokatzen ditu eta hauek behar bezala erabiltzeko gomendioak emateko gida prestatu du Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Horretarako, bideo orijinal eta umoretsu batzuk sortu dituzte, zeinetan Superlonjez izeneko pertsonaia batek egoera jakin batzuetan nola jokatu eta zein neurri har daitekeen azaltzen duen.

 

Udalaren zenbait sail eta zerbitzuez gain hiriko gazte elkarteek hartu dute parte gida lantzen, eta gutxieneko batzuk adostu dituzte gazteei lonjan nola jokatu iradokitzeko.


 


Gazte lonjak gida:  www.vitoria-gasteiz.org/gaztelonjak

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide